Xabi Armentia erdilaria, UDAren lehen fitxaketa

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 29a, 15:00

Xabi Armentia Urgatzi taldean.

Datorren denboraldia gertatzen hasi da UDA eta lehen fitxaketa iragarri berri du. Xabi Armentia erdilari gasteiztarra –guraso aretxabaletarrak ditu– Ohorezko Erregionaleko taldea indartzera dator.

Aretxabaleta K.Ea datorren urtera begira prestakuntza lanak egiten hasia da. Honen harira, 2023-2024 denboraldiaren berri gehiago emango dute taldeko zuzendaritzak hilaren 7an, Arkupen egingo duen batzar orokorrean (18:30).

Aurredenboraldia

Bien bitartean, datorren astelehenean jokalariek eta lan taldeak denboraldia prestatzeari ekingo die. Uztailean bi aste entrenatuko dituzte oporretako etena hartu aurretik. Hala ere, Andramaixen ondoren buru-belarri helduko diote berriro ere aurredenboraldiari, lehiaketara maila onenean iristeko asmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak