Ainara Urrutiak beste balentria bat egin du. Portugaleko Madeiran jokatutako Madeira Sky Race lasterketa luzean hirugarren postua eskuratu du. Probako berrogeita bost kilometroak egiteko sei ordu eta hogeita bederatzi minutu behar izan ditu (06:29:29). Aretxabaletarra Euskal Selekzioaren elastikoarekin aritu da gaurkoan. Podiuma osatu dute bigarren postuan beste euskaldun batek; Oihana Azkorbebeitiak. Lehen postua eskuratu du Emma Cook-Clarke kanadiarrak.