Estilo askotako kantuak eskainiko dituzte; besteak beste, popa, rocka eta hainbat filmetako abestiak. Hona hemen horiek:
- 1. Moondance
- 2. Bad Romance
- 3. City of stars
- 4. Grease
- 5. Highway to Hell
- 6. Pirates of the Caribbean
- 7. Bandissimo
Azken bi horiek, Oñatiko banda gaztearekin batera joko dituzte.
Bestetik, Leizarra musika eskolak ikasturtea agurtuko du martitzenean, kontzertua eginda; 18:00etan izango da, Herriko Plazan.