Lau urtez udalbatza osatu duten kideek agintaldiari agur esan diote

Mirari Altube Arrese 2023ko ekainaren 15a

Udalbatzako kideak azken osoko bilkuran, eguaztenean.

Eguaztenean, hilaren 14an, eman zioten bukaera lau urteko agintaldiari udalbatza osatu duten kideek. Hamahiru lagunetik bederatzi elkartu ziren osoko bilkuran, eta, azken akta onartzearekin batera, elkar agurtu zuten.

Esker hitzak izan zituzten bai Unai Elkoro alkateak bai Ion Albizu EH Bilduko bozeramaileak. Eta lau urteotako lana eskertzeko oparia jaso zuten guztiek: boligrafo bana bakoitzaren inizialekin.

EH Bilduko bozeramaile Ion Albizuk adierazi du gaur "boligrafoen kostuaren berri izan bezain laster" itzultzen hasi direla horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak