Kartelaren ilustrazioaren teknika librea izango da eta formatu digitalean aurkeztu beharko da. Halaber, DIN A3ko neurria izan beharko dute proposamenek.
Nahitaez hurrengo testu hau izan beharko du:
- Andramaixak 2023
- Abuztuaren 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a
- Aretxabaleta
Lanak bidaltzeko:
- Posta arrunt bidez: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1. 20.550. Aretxabaleta. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: NAN-aren kopia, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztu beharko dira.
- Posta elektronikoz: kultura@aretxabaleta.eus, ‘Asuntoan’ Andramaixetako kartel lehiaketa 2023. Horrez gain, posta arruntean eskatzen diren datu berberekin osatutako artxibo bat atxikituta bidali beharko da.
Bestalde, epaimahaia, kultura batzordeko kideez eta herriko hainbat lagunez osatuko egongo da. Uztailaren 18an jakinaraziko dute kartel saritua zein izan den. Lanak esku artean dituztela erabakiko da ia erakusketa antolatuko den aurkeztutako kartel guztiekin ala ez.