Ahsan eta Ibabe Udaberri Txapelketako finalean izango dira

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 15a, 15:24

Ahsan eta Egoitz Ibabe finalerdia jokatzen Añorgako bikotearen aurka.

Errendimenduko Udaberri Txapelketaren infantil mailako finalean izango dira Muhammad Ahsan eta Egoitz Ibabe. Alegian jokatuko dute partidu hori bihar, egubakoitza, 18:30ean, eta aurrez aurre izango dute etxeko bikote bat, Garaikoetxea eta Leo.

Joan den astean Iturrigorri pilotalekuan jokatu zuten finalerdia, eta Añorgako bikotea 18 eta 15 hartu zuten mendean.

Lau eta erdiko partiduak ere jokatu ziren joan den egubakoitzean. Hona hemen emaitzak: Arana 22-Garcia 17; Beitia 22-Ortueta 16; Migeltxo 11-Agirre 22; Otazu 22-Iturralde 12; Gonzalez 22-Alzua 8; Errasti 22-Aristimuño 18.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak