Ikasturteari agur esateko jaia egingo dute Kurtzebarri eskolakoek

Mirari Altube Arrese 2023ko ekainaren 9a

Jai giroa eroango dute Aretxabaletako kaleetara Kurtzebarri eskolako kideek bihar, ekainak 10, ikasturtea agurtzeko.

Altxorraren bila jolasarekin ekingo diote jaiari Kurtzebarri eskolakoek (10:30); plazatik abiatuko dira. Trikitilariekin kalejira egingo dute gero (11:30) Iralabarri plazan hasita, eta batukadak ere girotuko ditu kaleak (12:00).

Ondoren, Eguzkiari agurra ikuskizuna eskainiko dute plazan (13:00) eta talde argazkia atera. Pilotalekuan bazkalduko dute (14:30), eta arratsaldean jolasak, puzgarriak, musika eta bola-txapelketa izango dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak