Judit Neddermann abeslari kataluniarrak plaza girotuko du domekan

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 8a, 11:38
Judit Nedderman abeslari kataluniarra. (Argazkia: juditneddermann.com)

Brasildar doinuak eta iberiar folklorea ardatz dituen bosgarren diskoa aurkeztuko du Bartzelonako kantautore gazteak domekan, Herriko Plazan, 20:00etan hasita. Ekainean lau kontzertu emango ditu EAEn, eta horietako bat da Aretxabaletakoa, gainerako hirurak hiriburuetan dira.

Abeslaria eta konpositorea da Judit Nedderman (Vilassar de Mar, Bartzelona, 1991) eta bakarka argitaratutako bost disko ditu. Azkena oraintsu kaleratu du, Lar izenekoa, eta brasildar musikari eta iberiar folkloreari esker oneko albuma da. Disko horretako kantuak eta beste hainbat eskainiko ditu domekan, Herriko Plazan, 20:00etan hasita.

Eskarmentu handiko musikaria da bartzelonarra; izan ere, hamar urtez The Gramophone Allstars proiektuaren abeslaria izan zen. Folka eta musika modernoa oinarri dituen kantuak sortu ditu eta abeslari ezagunekin lan egin izan du; besteak beste, Alejandro Sanz, Joan Manuel Serrat, Rozalen eta Macacorekin.

Gainera, hainbat sari jasotakoa da, esaterako, Max Sari bat, Premi Butaca bat eta bi Enderrock sari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak