Kuadrillen arteko zazpiko futbol txapelketa jokatuko da uztailaren 15ean

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 7a, 09:04

Urtero parte hartu izan duen Hotel Cabeza talde aretxabaletarra.

Urtero lez, Ibarra Futbol Zelaian  jokatuko den kuadrillen arteko futbol txapelketan izen-emateko epea zabalik da. Parte hartzeko, uda.kudeatzailea@gmail.com postara idatzi edota 635 20 64 33 Whatsapp zenbakiarekin kontaktuan jarri beharko da.

Debagoieneko kuadrillen arteko IX. futbol zazpi txapelketan parte hartzeko epea zabalik da dagoeneko. Portasol auzoko jaiekin bat eginez, uztailaren 15ean bailarako lagun taldeek hitzordua edukiko dute Ibarra Futbol Zelaian. Bertan lehiatzeko baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea –2007an jaiotakoak barne–da. Talde bakoitzaren arduradunak, bere izena eta telefono zenbakia eman beharko ditu, baita 130 euro sartu ere Laboral Kutxako hurrengo kontu honetan: ES 93 3035 0002 16 0020703093. Horrez gain, formulario hau bete beharko du.

Sariak

Lehenengo hiru sailkatuek sari ekonomikoa jasoko dute: irabazleek diruaren %60 jasoko dute, txapeldunordeek %30a eta hirugarrenek %10a.

Txapelketaren kartela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak