Urtero egiteko ohitura hartu dute eta aurten ere ez dute hutsik egin gura izan. Edonork zituen ateak irekita parte hartzeko eta baldintza bakarra zen etxean prestatutako jatekoa eroatea: "Jaki gozoen bueltan elkartu ginen, munduko hainbat herrialdetakoek prestatutakoak. Ondoren, jaia borobildu zuten musikak eta dantzek eta oso giro polita sortu zen", adierazi dute antolatzaileek.