Atxagazteko uztaileko ekintzetan izena emateko epea zabalik da

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 6a, 08:56

Gazte Konkisesko lehiakideak iazko edizioan

Uda Ero egitarau mardula eta aberatsa prestatu dute, gustu guztientzako aisialdi eskaintza bideratzeko.

Atxagazte Aretxabaletako gaztelekuak, uztaileko ekintzen egitaraua argitaratu du. Dagoeneko ekintza desberdinetan izen-emateko epea zabalik da; izan telefono bidez, izan gaztelekura bertaratuta. Beste askoren artean, paintballa, argazki sesioa, Usakora bizikletan egindako txangoa edota Mutrikuko igerileku naturalak bisitatzeko aukera egongo da.

Gazte Konkisek ez du hutsik egingo

Dagoeneko ohitura bilakatu da bailaran Aretxabaletako, Arrasateko eta Eskoriatzako gaztetxoen artean Gazte Konkis egitasmoa. Aurten ez da gutxiagorako izango eta iaz bezala Elosu auzoan egingo da. Bertan, lehiakideek hainbat proba egin behar izango dituzte.

Egitaraua

Uda Ero egitaraua

Hortaz, aretxabaletar gaztetxoek gozamena ziurtatuta daukate uztail honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak