Euspot lehiaketara 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 5a, 09:21

Euspot lehiaketako iazko irabazleak.

Euspot lehiaketarako spotak entregatzeko epea amaitu da, inoiz baino parte hartze handiagoarekin. 

Euskarazko spot lehiaketak lanak entregatzeko epea itxi du. Aurtengo edizio honetan, zientzia ardatz izanik, 149 lan aurkeztu dira txapelketara. Parte-hartzaileek 30 segundo inguruko iragarkiak sortu behar izan dituzte Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut! lelopean. 500 ikasleri ikus-entzunezko publizitatearen inguruko formazioa eskaini ondoren, Euskal Herriko herri desberdinetatik bidali dira lanak. Helburua, gazteengan  zientziarekiko eta teknologiarekiko grina piztea da, gizarte erronkei aurre egiteko. 

Publikoaren botoa

Publikoaren sarirako bozkaketa ere martxan da. Epea ekainaren 5era arte egongo da zabalik spotik gogokoena aukeratzeko. Sari honen irabazleak 500 euro irabaziko ditu. Hemen spot guztiak ikusgai.

Sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 15ean egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Bertan, spot onena, publikoaren saria, gazteen saria eta musika sinkronizazio onenaren saria banatuko dituzte. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko eta Arizmendi ikastolako ikasleen spot onena sarituko dira. Ekitaldia biribiltzeko luntxa eta magia ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak