Kadete mailan Errastik Beasaingo Landaren aurka jokatu du lau eta erdian, eta 22 eta 13 gailendu da.
Bigarren mailako infantilek, Ahsan eta Egoitz Ibabek, eskuz binaka jokatu dute Urretxuko bikotearen aurka. "Emozio handiko partidua izan da eta gogorra. 17na berdinduta egon dira eta zorte apur batek lagun eginda irabaztea lortu dute", adierazi du Juan Mari Errasti entrenatzaileak.
Datorren astean Aretxabaletan jokatuko dituzte final laurdenak.
Amaña pilota txapelketa
Bestetik, Eibarren, Amaña txapelketa jokatu dute. Ahsan eta Ibabek irabazi egin dute 22 eta 7. Baita Irati Betegik ere Markinako Nahiarekin bikote eginda, 18 eta 4. Finalak datorren astean jokatuko dituzte, Astelena pilotalekuan.