Eguerdian hasi da Aretxarteko jaiaren bigarren eta azken eguna, batukada doinuekin. Herriko plaza izan da, ordea, festaren epizentro. UDA kirol elkarteak txosna jarri du, eta Zaloña Aurreko baserriko Ibai Alberdik ere hanburgesak eskaini ditu bazkaltzeko. Eta, Aretxarteko laurehun bat pertsona mahaiaren bueltan elkartu dira paella jateko. Sabela bete ondoren, bazkalostea girotua, haur jolasekin eta karaokea egongo da, eta bitartean, mus txapelketa ere jokatuko dute, Express kafetegiaren parean.
Arratsalde gauerako geldituko dira herriko bi musika talderen kontzertuak. 19:00etan hasita, Neallta Fola igoko da oholtza gainera, eta 20:00etan, Eten!.