Katarsi Feminista erakusketa irekiko dute bihar Arkupen

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 2a, 17:57

Presio estetikoaren eta lodifobiaren aurkako erakusketa da Katarsi Feminista. Ekain osoan egongo da ikusgai Arkupeko erakusketa aretoan. Irekiera ekitaldia bihar, zapatua, 12:00etan egingo dute eta herritarrak ere gonbidatu dituzte.

Arkupeko aretoan egongo diren argazkiek erakutsiko dute ezarritako edertasun-aginduetara egokitzen ez diren gorputzak dituzten pertsonek diskriminazioak eta presio estetikoak jasaten dituztela bizitzako esparru guztietan. Horregatik, "presio estetikoa indarkeria mota bat" dela utzi gura da agerian, "gorputz feminizatuak diziplinatu eta kontrolatu nahi dituena". Autoestimua eta gorputz-onarpen kolektiboa sustatu gura dituzte erakusketarekin, eta kritika estrukturala egin "gorputz guztiekiko errespetuaren erantzukizuna indibidualizatzeko nahiari"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak