Dominaz beteta itzuli dira UDAkoak I. San Juan-Donibane karate txapelketatik

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 1a, 17:52

UDAko karatekak entrenatzailearekin. (Argazkia: UDA)

Joan den zapatuan, maiatzaren 27an, jokatu zen Iruñean I. San Juan-Donibane txapelketa eta bertan izan ziren UDAko Karate Saileko lau ordezkari. Hainbat erkidegotako kirolariek jardun zuten nor baino nor gehiago, kumite modalitatean, eta aretxabaletarrak domina banarekin eman itzuli ziren.

Kadete mailan, 61 kiloz azpikoen artean, Joane Blazquezek zilarrezko domina lortu zuen hiru borrokaldi eginda.

Junior mailan bi lehiatu ziren: 61 kiloz azpikoetan Iñigo Uribeetxeberriak hirugarren postua eskuratu zuen eta 76 kiloz azpikoen artean Lander Cebrinok bigarrena. Borrokaldi estua izan zuen azken honek, eta urrezko domina lortu zuena Senshu-ren abantailarekin gailendu zitzaion aretxabaletarrari.

Senior mailan, 67 kiloz azpikoen artean, Odei Vazquez bigarren postuan geratu zen bi borrokaldiren ostean.



Karate Sailak bukatutzat eman du txapelketei dagokien denboraldia. Datorrenari begira jarrita motibazioa eta ilusioa transmititu nahi izan die arduradunak jokalariei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak