Gasteizeko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak gaurko

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 29a, 15:50

Maiatzaren 18an egindako elkarretaratzea, Orion izandako erailketa matxista salatzeko.

Maiatzaren 28an, Gasteizen izandako 32 urteko emakume baten erailketa matxista irmoki gaitzetsi du Aretxabaletako Udalak. eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die. Horregatik, gaur, astelehena, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 19:00etan.

Udaletik gogorarazi dute indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 119 emakume eta 11 adingabe hil dituela. "Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat da. Gainera, hilabete honetako bigarren erailketa matxista da. Erasorik ez, erantzunik gabe!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak