Getariako Txakolina jatorri izendapena duten upategietako ardoak dastatzeko aukera egon da Aretxabaletan, Mitarte kalean hainbat upategik jarri dituzten postuetan. Txakolinaz gain, bertako produktuak erosteko aukera ere izan da, Mendibitzu, Etxezuri eta Zaloña Aurrekoa baserriei esker eta Hankabeltz dendaren eskutik. Kaleak animatzeaz arduratu dira Iruñeko Lekunberri eta Legazpiko erraldoi eta buruhandien konpartsak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.