Haur Dantzarien Egunak bailarako taldeak elkartuko ditu Aretxabaletan, domekan

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 27a, 10:30
Arrasateko Txikitxu taldeko kideak Durana kalean.

Maiatzeko azken domekan iritsiko da bailarako dantzarien topaketa beste behin, eta Aretxabaletako taldearekin batera beste bost talde elkartuko dira hainbat dantzen erakustaldiak eskaintzeko.

Etxekoek, Leizarra dantza taldeko kideek, antolatu dute eguna eta harekin batera honako taldeak izango dira: Oñatiko Oñatz, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu, Antzuolako Oinarin eta Soraluzeko Urrats.

Kalerik kale eta plazan alardea

Iralabarri plazan egingo diete harrera kanpotik datozenei 10:00ak bueltan, eta 10:15ean, kalejiran joango dira Herriko Plazaraino. Hamarretakoa janda indarrak eskuratuko dituzte han, eta ondoren, 11:00etan, dantza emanaldiei ekingo diete taldeek herriko gune ezberdinetan. 12:45ean Herriko Plazan elkartuko dira guztiak alardea eskaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak