Bihar, Getariako txakolina dastatzeko aukera Mitarte kalean

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 26a, 12:30
Aretxabaletarrak iazko Txakolin egunean, txakolina dastatzen.

Urtero bezala, bihar Txakolin eguna ospatuko da Mitarte kalean, 12.30etik 14.30era. Lekunberri eta Legazpiko erraldoi eta buruhandien konpartsek kolorez jantziko dituzte kaleak. 

Bihar, Getariako Txakolina jatorri izena duten sei upategitako ardoak dastatzeko aukera egongo da Mitarte kalean, 12:30etik 14:30era. Honako hauek izango dira parte hartuko duten sei upategiak: Basa Lore, Blai, Hika, Hiruzta, Rezabal eta Sagarmiña. Bost euro ordainduta bost txartel jasoko dira trukean, kopa bat barne. Txakolinaz gain, bertako produktuak erosi eta dastatu ahal izango dira, Mendibitzu, Etxezuri eta Zaloña Aurrekoa –hanburgesak– baserrien eta Hankabeltz dendaren eskutik. Iruñeko Lekunberri eta Legazpiko erraldoi eta buruhandien konpartsak arduratuko dira kaleak girotzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak