Txarapean igogailua egiteko hitzarmena onartu dute

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 26a, 11:02
Igogailua kokatuko den lekua. Iturria: Aretxabaletako Udala

Kabina Iturrizar plazako azken etxebizitza-blokean egongo da; 50. zenbakiaren pareraino joango da. 

Azken osoko bilkuran oniritzia eman zitzaion Udalak eta Ortuzal enpresak Iturrizar plaza Txarapea ibilbidearekin lotuko duen igogailu publikoa eraikitzeko sinatuko duten hirigintza-hitzarmenari. Hitzarmen horren arabera, enpresa horrek igogailuaren egitura gauzatuko du, eta, trukean, Udalak 229.247 euro –gehi BEZa– ordainduko dizkio, obren kostuari, zuzendaritzari, lizentziei eta proiektuari berari dagozkienak. Igogailuaren kokalekua Iturrizar plazako azken etxebizitza-blokearen amaieran egongo da eta Txarapeako 50. zenbakiaren parean amaituko da.

Hogei egunez proiektua jendaurrean egon ondoren, eta helegiteak egiteko aukera izan ostean, behin betiko onartuko da. Obra horrek, beraz, igogailuaren kutxa prest utziko du. Behin hori gauzatuta dagoenean, Udalak lizitaziora aterako du kabinaren instalazioa eta igogailua martxan jarriko duen makineria. Udalaren esanetan, lan horiek irisgarritasuna hobetuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak