5.541 aretxabaletarrek dute botoa ematera joateko deia

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 26a, 14:41

Ibarra kiroldegian bozkatuko dute herritarrek, domekan. Eta udal hauteskundeei dagokienez, bost zerrendaren artean hautatu beharko dute.

Azken hauteskundeetan legez –2020ko uztaileko Eusko Legebiltzarrekoak–, Ibarra kiroldegian jarriko dituzte hautetsontziak aretxabaletarrek botoa eman dezaten. Zortzi mahai egongo dira han, eta 5.541 biztanle daude deituta udal hauteskundeetan parte hartzera, 09:00etatik 20:00etara bitartean.

Udaletik jakinarazi dute autoarekin joan gura dutenendako Ederlaneko aparkalekua zabalik izango dela 08:30etik 20:30era bitartean. Gainera, kiroldegitik hurbilen dauden aparkalekuak gorde egingo dituzte desgaitasunen bat edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat.

Bost zerrenda aukeran

Hauteskundeak deitu dituzte udaletako zein Batzar Nagusietako ordezkariak hautatzeko. Udal hauteskundeei dagokienez, bost zerrendaren artean hautatu ahal izango dute aretxabaletarrek; hona hemen horiek: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Aretxabaleta eta PP.

Gaur egun, EAJko zazpi ordezkarik eta EH Bilduko seik osatzen dute udalbatza, eta gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak