Proiektuen berri ematen jardun dute EAJkoek, "ilusioz beteta"

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 25a, 12:28

Joxe Migel Uribarren, Conchi Muñoz eta Mikel Uribetxebarria alkategaia hauteskunde-programa eskuartean. (Argazkia: EAJ)

Herritarrak botoa ematera gonbidatu dituzte domekan, eta boto hori "zorrotza" izan dadila eskatu dute.

Baserri-auzoetan eta kaleko auzo-guneetan ibili dira jeltzaleak hauteskunde-programan zehaztutako proiektuen berri ematen: "Herritarrentzat eta herriarentzat proiektu zehatzez betetako proposamena dakar EAJk". Eta horietako hainbat gogorarazi dituzte: zaintza eta osasuna bateratuko dituen arreta zerbitzua, jubilatuen egoitza eta osasun etxea; institutu berria; Lausitta kalearen eraberritzea; baratze komunitarioak; kiroldegiaren aurrealdeko kalistenia eta aisialdi parkea; gazteendako, sorkuntzarako eta kulturarako baliabideak; merkataritza eta ostalaritzarako neurriak; eta Iturrigorri frontoia eraberritzea.

Horiek aurrera eroateko "lantalde bikaina" osatu dutela diote, "ideiaz beteta dagoena, gogotsu lanerako eta ilusioz gainezka".

Bozkatzeko gonbidapena

Hala, "merezi duelako" botoa emateak herritarrak hauteslekura gonbidatu dituzte: "Bozkatzera joan daitezela eskatzen diegu. Euren botoa zorrotza izan dadila eta sekula ere ez txeke zuria; botatzea bezalako keinu txiki batek Aretxabaletaren eta Gipuzkoaren etorkizunak baldintzatu ditzakeelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak