Elkarrekin koalizioak dio "publikotasunaren eta jasangarritasunaren aldeko bermea" dela

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 26a, 11:29

Deba ibaia berreskuratzea, kalitatezko garraioa bermatzea eta energia trantsizioan eragitea aipatu ditu Rafa Bernal alkategaiak proposamenen artean.

Podemosek, Berdeak-Equok, Ezker Anitzak eta Aliantza Berdeak-ek osatutako koalizioak proposamen eta proiektuen berri eman zien atzo iluntzean aretxabaletarrei. Rafa Bernal alkategaiak aditzera eman zuen mahai gainean jarri ere egin ez diren gaiei heltzeko ordua dela. Horien artean aipatu zituen Deba ibaia berreskuratzea, klima aldaketaren aurka borrokatzea, eraginkortasun energetikoa eta autokontsumoa, bertako basoak berreskuratzea eta ur galerak ekiditea herriko sarean.

Kalitatezko garraio sistema publikoa

"Kalitatezko garraiobide publiko" baten aldeko apustua ere egin zuen: "Autoarekiko dugun menpekotasuna murriztu egin behar da. Eta horretarako garraio sistema publikoa eta kalitatezkoa behar dugu".

Energia trantsizioak kontsumo murrizketa eskatzen duela azaldu zuen: "Eta energia berriztagarriak ekoizteko iturri alternatiboak garatu behar ditugu, eguzkitik datorrena edo geotermia, esaterako. Gure kiroldegi modernoan gasa kontsumitzen ezin dugu jarraitu".

Era berean, behar bezala funtzionatzen ez duten zerbitzuak Udalaren ardurapera pasatzea eskatu zuen: "Kale-garbiketarena, esaterako. Hainbat gunetan pilatu egiten dira hondakinak eta sarritan ibaian bukatzen dute horiek".

Tokiko merkataritzaren alde lan egin gura dute Elkarrekin koalizioan. Baita alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzea ere "eskubide bat dena eskuragaitza delako askorendako". Adinekoen zaintzan eta arretan ere jarri du fokua, eta pertsona nagusien zaintzan diharduten langileak babesteko asmoa dutela azaldu zuen.

"Bizi-kalitatea hobetzeko" aukera ezinhobea dutela herritarrek Udal hauteskunde hauetan eman zuen aditzera eta "publikotasunaren eta jasangarritasunaren aldeko bermea" eskaintzen duela Elkarrekin koalizioak gaineratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak