Maier Etxebarriaren hitzaldia Kukumikun maiatzaren 25ean

Umearen esperoan daudenei eta 0-18 hilabete bitarteko umeen gurasoei zuzendutako euskarazko hitzaldia egingo du Maier Etxebarriak maiatzaren 25ean Kukumikuren egoitzan. Arratsaldeko seietan hasiko da hitzaldia eta adin horretako haurren inguruko ezaugarriei buruz arituko da hizlaria: lehen urteko ohiko garapen psikomotorrari, mugimenduen askatasunean heztearen abantailari eta garrantziari, atxikimendu seguruari eta segurtasunaren zirkuluari buruz hitz egingo du; espazio eta material egokiak zeintzuk diren ere azalduko du; hitzaldia bukatzeko, gorputz-jolasen inguruan arituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.