"Herritarrei eta auzotarrei entzunda, dauden beharretara hobekien egokitzen diren planteamenduak garatzen jarraituko dugu", adierazi zuen Gari Iturbe alkategaiak.
Portasol alderako aurkeztutako proposamenen artean daude Loramendi kalea eta Deba ibaiaren arteko paseoa konpontzea, Zaraia eta Gorbeia kale inguruetako irisgarritasuna bermatzea eta Araba ibilbidean irtebentzioak egitea –autoen abiadura murrizteko eta aparkalekuak sortu–.
Kalebarren eta Lausittaren kasuan, ibai alboko paseoan hobekuntzak egitea da asmoa, kultura ekintzak bultzatzea eta garajeetako irteeren segurtasuna hobetzea eta eskola osteko parkearen argiztapena hobetzea.
Txarapea ibilbidean beste igogailu bat jartzeko azterketa teknikoa egitea gura dute, baita etxe osteko maldaren egonkortzea bultzatzeko ekintzak egitea ere eta abiadura murrizteko neurriak hartzea.
Herriaren erdiguneari dagokionez, alde zaharreko arauak (PERI) aldatu gura dituzte, erraztasunak emateko, Errekabarren eta Durana arteko plaza konpontzea eta bizikletendako aparkaleku itxia egitea.
Eta baserri-auzoetarako proposatu dute konponketak egiteko diru funts bat auzo alkateen esku uztea, auzoetako jaiak bultzatzea, energia berriztagarrien hedapenaren gaineko ordenantza garatzea, baserrietatik gertu suaren aurkako hidranteak jartzea eta abeltzainendako eta nekazariendako neurriak bideratzea, besteak beste.
Beste hamar proposamen
Auzoetarako proposamenez gain, aurkeztutako programa osatzera datozen beste hamar neurriren berri ere eman zuten: institutuarentzako lursaila, ortu komunitarioak, ibaian interbentzioak, ekintzaile eta sortzaileendako bekak, herriko jolasguneen diagnostikoa, espazio ilunak argiztatzea, kiroldegi aurreko kirol gunea, merkataritza eta ostalaritzaren egutegi gida, autobus geltokia hobetzea eta autokarabanentzako huste gunea.