LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu ditu Udalak adierazpen instituzional bidez

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 17a, 07:18

LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonen aurkako indarkeria eta eskubide urraketak salatu ditu Udalak gaur, maiatzak 17, Homofobia, Bifobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Kolektibo horren adierazgarri diren koloreak dituzten eskumuturrekoak daude herritarren eskura Arkupen, udaletxean eta kiroldegian.

Adierazpena osorik hemen:

"1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea Gaixotasunen Nazioarteko Zerrendatik kendu zuela oroitzen da egun honetan; izan ere, orientazio honen despatologizazioan eta aniztasun afektibo-sexualaren onarpenean aurrerapauso garrantzitsua izan zen.

Hala ere, kolektibo honetako pertsonek oraindik ere diskriminazio egoera ezberdinak pairatzen dituzte, eta ondorioz, beharrezkoa da horren aurka borrokatzen jarraitzea. Egun honen helburua LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonek jasaten dituzten eskubide urraketak eta indarkeriak salatzea da, baita pertsona hauen eskubideen alde egin beharreko lanarekiko interesa piztea ere. Jendarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea.

Aretxabaletako Udalak bat egiten du LGTBIAQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguneko aldarrikapenekin, eta konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzeko. Halaber, Aretxabaletako bizilagunei dei egiten die herriko gune ezberdinetan eskuragarri dauden LGTBIAQ+ banderadun eskumuturrekoak jar ditzaten, LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonen eskubideen alde daudela erakusteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak