Jose Luis Gorosabelek irabazi du 52. hiru txirlo bola-joko txapelketako zortzigarren saioa

Mirari Altube Arrese 2023ko maiatzaren 15a

Aretxabaletan jokatu zen zapatuan 52. Gipuzkoako hiru txirlo bola-joko txapelketako zortzigarren saioa eta etxekoak UDA taldeko Jose Luis Gorosabel eskoriatzarrak irabazi zuen sei txirlo botata. (Argazkiak: UDA eta Mikel Urkia)

Bolatokian 68 lagun elkartu ziren nor baino nor gehiago eta giro polita sortu zen beste behin bola-jokoaren bueltan. Gorosabelen atzetik geratu ziren bost txirlo botata Ganix Rodriguez (Asola Berri elkartekoa), Mateo Guenaga (San Andreskoa), Unai Loiola (San Migel elkartekoa), eta lau txirlo botata Lander Odiaga (San Andreskoa) eta Xabier Loiola (San Migelekoa).

Hurrengo saioa, bederatzigarrena, Elgetan jokatuko dute; maiatzaren 20an, zapatua, izango da, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak