Lasterketa hastear zela hasi da zarra-zarra euria eta halaxe eman diote bira Urkuluri korrikalariek gaur goizean. Herriko lasterkari asko animatu da baina inguruko herrietatik etorritakoek ere ez dute hutsik egin. Taldetxo bat jarri da buruan hasieratik, horien artean zeuden lehenengoz etorri den Javier Menta, Dabid Garcia eta Beñat Arnaiz, eta helmugan ere halaxe sartu dira bata bestearen atzean. Arnaiz aretxabaletarra, gaixoaldia atzean utzita, hasi da berriro kirol probatan, eta bukaeran adierazi du sentsazio onak izan dituela.
Emakumeen artean Eibarko Oihane Sarasketa izan da –Ibarra kiroldegian hainbat kirol jardueren arduraduna–, eta harekin sartu da Debako Idoia Nogales. Hirugarren, ostera, Lourdes Colomo zizurkildarrak egin du.
Ainara Urrutiak Gorka Iturberekin bikotea osatuta egin du lasterketa aurten, eta haiek izan dira modalitate horretan lehenengoak. Bigarren postuan sailkatu dira Miren Josune Bikuña oñatiarra eta Mikel Mujika bergararra, eta hirugarren, Ion Intxausti eta Naroa Uria azpeitiarrak.
Lehen sailkatuak
Gizonezkoak:
- - Javier Menta Martinez (Andoain) 26.33
- - Dabid Garcia Gil (Durango) 27.13
- - Beñat Arnaiz Uribarren (Aretxabaleta) 27.53
- - Andoni Saldias Miguel (Anoeta) 28.38
- - Mikel Zubiria Murguzur (Aretxabaleta) 28.40
Emakumezkoak:
- - Oihane Sarasketa Iranzo (Eibar) 32.52
- - Idoia Nogales Alberdi (Deba) 33.01
- - Lourdes Colomo Artola (Zizurkil) 33.55
- - Elena Beristain Artetxe (Zarautz) 36.32
- - Alexandra Salgado Mata (Eskoriatza) 39.11
Bikoteak:
- - Ainara Urrutia Yurrebaso (Aretxabaleta) eta Gorka Iturbe Fernandez (Aretxabaleta) 31.40
- - Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) eta Mikel Mujika Bikuña (Bergara) 34.04
- - Ion Intxausti Unanue (Azpeitia) eta Naroa Uria Olaizola (Azpeitia) 34.56
- - Ines Arreitunandia Quinteiro (Hernani) eta Borja Garcia Alzuguren (Lesaka) 40.20
- - Andoni Miguel Quintero (Aretxabaleta) eta Ane Martin Miguel (Aretxabaleta) 41.12
Sailkapena osorik www.herrikrosa.eus webgunean.