"Gune estalien beharrari erantzuteko gertu" agertu da Aretxabaletako EH Bildu

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 12a, 11:44

Egunotako eguraldi euritsuak "gune estalien beharra" agerian utzi duela uste dute EH Bilduko kideek. Horregatik, herriko gune batzuk estaltzea proposatu dute "aukera ezberdinak sortzeko" horietan.

"Maiatza euritsu dator, ze ondo! Maiatza ekintzaz betetako hilabetea da Aretxabaletan; eragile ugarik zein Udalak berak hainbat ekitaldi, jai, ospakizun… egiten dituzte. Eta a ze buru-haustea eguraldi txarrarekin ekitaldiak aurrera ateratzeko!", adierazi dute eta gaineratu negurako umeen aisialdirako espazioen beharra ere badagoela: "Horrez gain, zer esanik ez, eskoletako jolas orduan euria egiten duenean kanpoan egoteko aspaldiko eskaera". Ildo beretik aipatu dute Gernika plazan egiten den azoka: "Bada garaia herrian asteleheneko azoka duindu eta eguraldi txarrarekin eroso egoteko ere!"

"Espazio horiek guztiek bizitasun gehiago edukiko lukete baldintza hobeak egongo balira, gune estaliak edukiko bagenitu herrian", adierazi dute eta bide horretatik proposamena egin: "Herriko espazio ezberdinetan nahi ditugu aukera horiek sortu gune batzuk estaltzen. Betiere eragile, hezkuntza komunitateak eta herritarrekin adostuta non, zelakoak eta zertarako izan behar diren". Eta horretarako "konpromisoa hartu" dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak