Irabazleak, senideekin batera joan ziren udaletxe zaharrera. Eta sariak jaso ahala egindako lanak irakurri zituzten: ipuinak, deskribapenak, poesia eta gogoetak; baita bertsoak abestu ere.
Originaltasunari erreparatuta
Epaimahaia osatu dute Loramendi elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek eta lanen egokitasuna eta originaltasuna hartu dituzte kontuan, bertako dinamizatzaile Ainhoa Sanchezek adierazi duenez: "Bereziki originaltasunari erreparatu diogu. Fikziozko lanak, superherioen gainekoak, eskatu ditugu eta batzuei nabari zaie oso gustura idatzi dutela".
Haur eta nerabeek euskaraz idatz dezaten sustatzera datorren lehiaketa berreskuratu egin dute aurten, hainbat urtez egin gabe egon ostean. Antolatzaileen asmoa da jarraipena izatea baina aldaketa batzuk eginda: "Derrigorrez egin beharreko lana izan barik ume eta gazteen nahietatik sortutakoa izan dadila gurako genuke; horregatik hausnarketatxo bat egingo dugu".
Hona hemen sarituak:
Lehen Hezkuntza 3 eta 4
- • Bertsoak: Potatu: Unax Urtzelai eta Peru Ansa.
- • Deskribapena: Tronpopurpurina ile pikantia: Liher Valle Moles.
Lehen Hezkuntza 5 eta 6
- • Deskribapenak: Sua: Aiur Martinez De Lizarduy.
- • Bertsoak: 123 Aresko: Ilargi Herrera.
- • Ipuina: Lora: Nahia Otxoa-Aizpurua.
DBH 3 eta 4
- • Poesia: Mandangorriak: Ibon Txurruka eta Unax Del Rey.
- • Gogoeta: Izarra: Nekane Ciardegi Martxueta