Artzain Txakur Txapelketa jokatuko da zapatuan, etxeko ordezkaritzarekin

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 10a, 15:20

Iazko txapelketako une bat.

Sei txakurrek jardungo dute lehian Aozaratza auzoko zelai batean, 17:30ean hasita, eta horien artean izango da Javier Gastañagaren esanetara lan egingo duen Cool.

Bigarrenez jokatuko da Artzain Txakurren Txapelketa Artxate elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 13an izango da hori, 17:30ean hasita, Aozaratza auzoko zelai batean –Otala Zelai alboan–.

Artzainen esanetara lanean

Sei txakurrek erakutsiko dituzte ardiak gidatzeko trebetasunak, artzainen esanetara lan eginda. Lehiaketaren bultzatzailea den Javier Gastañaga aretxabaletarra izango da horietako bat eta lanaren nondik norakoen berri eman du: "Artzaina ezin da bere tokitik mugitu. Txakurrari emandako argibideei esker, igaro behar duten lekutik pasatzen dira ardiak, eta horrek txakurraren eta artzainaren arteko sintonia adierazten du". Hiru urte dituen border collie arrazako Cool txakurrarekin joango da aurten ere Gastañaga.

Zazpi minutuko ariketak

Etxekoarekin batera beste bost txakur izango dira nor baino nor gehiago: Mikel Aizpuruaren Txuli (Oiartzun); Manuel Gorritiren Turbo (Aizarnazabal); Mikel Garaiar Nahi (Zestoa); Pello Segurolaren Kai (Matxinbenta), eta Juan Ramon Azkargorta bizkaitarraren Bat. Parte-hartzaile bakoitzak zazpi minutuko bi ariketa egin beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak