Larrialdi zerbitzuek 13:10 aldera jaso dute deia, Bedarreta auzoko etxebizitza batetik kea ateratzen ari zelako. Bertara gerturatu dira, eta eraikina ere hustu behar izan dute ustez sukalde batean piztu den suaren ondorioz; emakume bat, berriz, Arrasateko ospitalera eraman dute. Hala ere, Ertzaintzak jakinarazi du dagoeneko kontrolpean dela egoera eta bizilagunak etxeetara itzuli direla.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.