Maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeetan botoa non eman behar den jakinarazpena egunotan dabiltza jasotzen herritarrak. Kurtzebarri eskolan beharrean kiroldegira jo beharko dute aurten ere, eta han, azken urteetan legez, zortzi mahai egongo dira. Mahai horietan lanean egon beharko dutenek dagoeneko jaso dituzte jakinarazpenak, eta alegazioak aurkezteko epea ere izan dute.
Bost alderdi
Udal hauteskundeei dagokienez bost zerrendaren artean hautatu ahal izango dute aretxabaletarrek; hona hemen horiek: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Aretxabaleta eta PP.
Gaur egun EAJko zazpi ordezkarik eta EH Bilduko seik osatzen dute udalbatza, eta gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik.