Herritar asko batu dira Sarek deitutako kalejirara, Aretxabaletan. Portasolgo autobus geltokitik irten dira, eta herriko plazan amaitu dute kalejira. Trikitilariek girotuta egin dute ibilbidea: manifestazioa zabaltzeko, Etxerako bidean, oztoporik ez! zioen pankarta eraman dute hainbat herritarrek.

Plazan egin duten ekitaldian eskatu dute, besteak beste, euskal presoei lege arruntak aplikatzea.