63 bolarik hartu zuten parte atzoko jaurtialdian. Hona hemen sailkapena:
- 1- Jon Andoni Jaka (UDA), sei txirlo botata.
- 2- Enara Montiel (Asola Berri), bost txirlorekin.
- 3- Isana Gorosabel (UDA), bost txirlorekin.
- 4- Pedro Gomez (Asola Berri), lau txirlorekin.
- 5- Nerea Lete (UDA), lau txirlorekin.
- 6- Angel Ibarluzea (San Migela), lau txirlorekin.
Hurrengo jaurtialdia Aretxabaletan
Txapelketaren hurrengo jaurtialdia, zortzigarrena, Aretxabaletan izango da; zapatuan, maiatzaren 13an (17:00).
Bolatokia ordubete lehenago irekiko dute izena emateko eta berotzen joateko (izen-ematea: 5 euro). Hona hemen sariak: lehenengoak, 65 euro; bigarrenak, 50 euro; hirugarrenak, 35 euro; laugarrenak, 20 euro; bosgarrenak, 10 euro; eta seigarrenak, oparia.