Udaleku irekietan izena emateko epea gaur zabaldu dute

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 8a, 09:39

Neska-mutikoak gertu San Fermin jaia ospatzeko iazko udaleku irekietan. (Argazkia: Loratu)

Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 3tik 21era bitartean izango dira eta 2011 eta 2019 urteen artean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute; 320 plaza eskainiko dira. Izena emateko epea zabalik dago gaurtik maiatzaren 19a arte eta online egin beharko da.

Udalak 86.272 euroko partida bideratu du programa horretara, eta Loramendi elkartea arduratuko da kudeaketaz. Udalekuen ordutegia izango da 09:00etatik 13:00etara astelehen, martitzen, eguazten eta egubakoitzetan eta 09:00etatik 17:00etara eguenetan. Izena emateko epea maiatzaren 8tik 19ra bitartean egongo da zabalik, eta honako formulategia bete behar da –ume bakoitzeko bat–. Prezioa 85 euro da.

Begiraleendako izen-ematea eguaztenean

Bestetik, udalekuetako begirale izan gura dutenek curriculumak maiatzaren 10tik 17ra arte bidali beharko dituzte, formulario bat beteta aretxabaleta.eus webgunean.

Hiru baldintza izango dira ezinbestekoak:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Erdi mailako heziketa zikloak. Batxilergoa amaituta izatea.
  • Delitu sexual ezaren ziurtagiria izatea.

Aukeraketa honen arabera egingo dute:

1. Tituluak:

  • - Aisialdi begirale titulua: 5 puntu.
  • - Gizarte hezkuntza, psikologia, pedagogia, magisteritza, Tafyd eta IVEF, gizarte eta kultur animazioa, gizarte integrazioa: 3 puntu ikasketak amaitu badira. 2 puntu ikasketak gauzatzen ari baldin badira.
  • - Lehen sorospen titulua: 1 puntu.
  • - Euskararen C1 titulua: 1 puntu.
     

2. Lan esperientzia:

  • - Udaleku irekietan urte bakoitzeko: 3 puntu.
  • - Udaleku itxietan urte bakoitzeko: 2 puntu.
  • - Gabonetako parkean begirale bezala aritu izatea: 1 puntu.
  • - Urtean zehar aisialdirako zerbitzuetako langileak (multikirolak, entrenatzaileak, dantza, ludoteka, hizkuntza errefortzuak…): 1,5 puntu.

Bestelakoak:

  • - Atxabaltarrek lehentasuna izango dute.
  • - Puntuagarria den guztia egiaztatu beharko da.
  • - Aukeraketa egiterakoan aurreko urteetako balorazioak ere kontuan hartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak