Haur eta gurasoendako ibilbide magikoa eginda ekingo diote egunari, 11:00ak bueltan. Gero, trikitilariekin kalejiran joango dira Herriko Plazaraino eta han ekitaldi nagusia egingo dute 12:30ean, baita talde argazkia atera ere. Jolasen eta buruhandien ostean bazkaltzera joango dira. Arratsaldean, umeendako tailerrak izango dira eta txokolate beroa hartuko dute Argitxorekin batera 17:30ean. Batukada doinuekin emango diote bukaera egunari.