Zabalik dago Otala Zelaiko lasterketan izena emateko epea

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 5a, 16:00

Maiatzaren 14ean jokatuko den Joseba Mardo-ren oroimenezko Otala Zelaiko 43. herri krosean izena emateko epea zabaldu dute. Ibarra kiroldegira jo daiteke horretarako edo Herrikrosaren webgunearen bitartez egin.

Urtero lez, maiatzaren 14ean Otala Zelaiko eguna ospatuko da eta horrekin batera berrogeita hirugarren Otala Zelaiko herri krosa. Ohi legez, lehenengo, umeen lasterketak egingo dira Otala Zelai inguruan 10:00etan hasita. Helduena, 11:00etan hasiko da eta 8.140 metro egin beharko dituzte lasterkariek; Otala Zelaitik abiatu, urtegiari bira eman eta zelaian bukatu. Sari-emate ekitaldia 12:30ean izango da zelaian bertan.

Aurten ere bakarka zein bikote mistoak osatuta parte har daiteke; izena aurrez emanez gero, 8 euro ordainduko ditu lasterkari bakoitzak; eta egunean bertan, 15 euro.

Pasa den urtean etxeko bi lasterkari nagusitu ziren: Ainara Urrutia Yurrebaso emakumezkoetan (32:14) eta Mustapha Archaoui Ournane gizonezkoetan (27:51).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak