Gazte Egunari ekiteko, goizean elkartu ziren Aretxabaletako gazteak. Mural bat margotu, eta, ondoren, poteo girotuarekin bete zuten eguerdia, bazkalordura arte. Horren ostean, jolasak egin eta txarangaren laguntzarekin hartu zituzten herriko kaleak. Bukatzeko, Aretxabaletako Eten eta Oihu! taldeen kontzertuak izan ziren.