Gazteen topaketa egingo dute goiz partean (11:30), Herriko Plazan, eta ondoren, mural bat margotu. Eguerdiari poteo girotuarekin ekingo diote eta gazteen argazkia aterako dute gero (14:45). Bazkaltzeko 150 lagun inguru elkartuko dira mahaiaren bueltan, eta JB bikoteak girotuko du hori; bazkalostean, jolasak egingo dituzte.
Arratsaldean, Gasteizko Izenbarekuak txarangaren doinuekin beteko dira kaleak. Eguna borobilduko dute Aretxabaletako Eten eta Oihu! taldeen kontzertuekin. Oihu! taldeko Peio Uribetxebarria eta Iker Urtaza kideen azken kontzertua izango da, baina agurra esango dute disko berria aurkeztuta; hori laster izango dela plataforma guztietan aurreratu dute, baita CDa salgai ere.