Bulegora norbait sartu dela zihoen abisua jaso du Ertzaintzak eta 02:30ean bertaratu dira; une hartan, ustezko lapurrak ihesi ikusi eta atzetik jarraitu dituzte. Bi gizonezkoetako bat harrapatu dute lehenengo, eta zehaztu dutenez, bi mazo, bihurkinak, giltzak eta beste hainbat erreminta zituen motxila bat zeraman. Bigarren susmagarria handik gertu atzeman dute, edukiontzi batzuen atzean ezkutatuta.
Sukurtsalari dagokionez, atzeko aldean kristal bat hautsi dutela azaldu dute, barrura sartzeko moduko zulo bat eginez.
Halaber, bi gizon horiek, gau berean Arrasateko enpresa batean indarra erabiliz egindako beste lapurreta batean parte hartu ote duten ikertzen ari da Ertzaintza.
Bi atxilotuak Bergarako ertzain-etxera eraman dituzte dagozkion polizia-eginbideekin jarraitzeko, eta horiekin amaitutakoan Bergarako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte.