Seme-alabengan autoestimua sustatzeko hitzaldia antolatu dute gurasoendako

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 1a, 12:20

Nerea Mendizabal psikopedagogoa.

Treba Gurasoak ekimenaren barruan Nola sustatu gure seme-alaben autoestimua hitzaldia eskainiko die gurasoei Nerea Mendizabal adituak. Maiatzaren 4an izango da, gazteleraz, Arkupen, 18:00etan hasita.

Mendizabal indarkeriarik gabeko komunikazioaren trebatzailea, psikopedagogoa, gizarte-hezkuntzan diplomatua eta haur-masajearen hezitzailea da eta autoestimuaren bueltan jardungo du oraingoan, gurasoei hainbat galdera eginda: Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzetan baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruaz fidatzen?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen duen Treba Gurasoak ekimenaren baitan dago hitzaldia. Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Egueneko saio hau aurtengo ikasturteko azkena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak