Literatura Astea egiten dabiltza Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2023ko api. 25a, 12:34

Hans Christian Andersen eta Xabier Olaso idazleak. (Argazkiak: Wikipedia)

Literatura Astea antolatu dute Kurtzebarri eskolan 31.ez eta hilaren 24an hasi eta 28ra bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte. Hans Christian Andersen idazlea izango dute lanketarako ardatz aurten, eta egubakoitzean, Xabier Olaso idazlearen bisita jasoko dute.

Hans Christian Andersen idazle daniarraren biografia ezagutuko dute egunotan. Hark idatzitako hainbat ipuin irakurriko dituzte eta jolasteko aukera ere izango dute.

Apirilak 28an, egubakoitzean Xabier Olaso idazle otxandiarrarekin solasalditxoa izango dute Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bosgarren mailako gaztetxoek.

Ikasleek egindako lanekin eta eskulanekin erakusketa osatuko dute liburutegian. "Guztiok, ikasle, irakasle, familia… ikusteko aukera izango dugu, maiatzaren 2 eta 3an", egin dute gonbidapena eskolatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak