Roberto Etxebarria musikari bizkaitarrak eta bere alaba Mirenek Kolpatuz izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko dute apirilaren 21ean, 20:00etan. Nabarmentzen diren ahotsen bidez, freskotasuna, goxotasuna eta nortasuna islatzen dira melodietan; erritmo eta testura desberdinak emanez. Aurkezpena bihar, izango da Zaraia Aretoan, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta sarrerak 5€ balioko du.