Rafa Bernal Gato (Aretxabaleta, 1977) izango da Elkarrekin koalizioko alkategaia, Aretxabaletan. Bernalek 46 urte ditu eta lanbidez geologoa da. Lasarte-Orian egiten du lan, eta lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen diagnostikoan aditua da.
Elkarrekin Aretxabaleta koalizio alkategaia da –Ezker Anitza-IU, Podemos eta Aliantza Berdea eta Equo Berdeak–, baina bera Equo Berdeak alderdiko militantea da. Udal jarduna ezagutzen du, izan ere, Eskoriatzako Udalean zinegotzia izan zen 2015etik 2019ra.