Bertso afaria antolatu du Loramendi elkarteak egubakoitzerako

Mirari Altube Arrese 2023ko api. 18a, 15:15

Maider Arregi oñatiarra eta Xabi Igoa aramaioarra izango dira Hibai Gain elkartean gertatuko duten afariaren bueltan bertsotan. Loramendi elkarteak antolatu du Lekaixoka bertso eskolarekin eta Ixotu taldearekin batera eta apirilaren 21ean, egubakoitzean, izango da 21:00etan.

Afarirako txartelak salgai dituzte Urbaltz tabernan; bazkideek eta langabeek 17 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, 20 euro. Txartelak eskuratzeko azken eguna eguaztena izango da.

Aurretik, 19:00etan hasita, kantu-poteoa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak