June Guenetxea eta June Carmona aretxabaletarrek Euskadiko Junior Liga irabazi zuten pasa den domekan. Neurketa parekatu baten ostean, Lointek Gernikari irabazi zioten 54-56, eta horrela Espainiako txapelketara joateko txartela lortu zuten. Zapatuan, Donostiako Easo taldea mendean hartu zuten 69-64 irabazi ondoren. Euskadi mailan, junior kategorian txapeldun izan ondoren, Huelvan jokatuko den Espainiako txapelketan izango dira bi aretxabaletarrak.