Aretxabaletako AEN diagnostikatuta duten pertsonen senideek antolatu dute ekitaldia, Gautena elkartearen, Esan Logopedia Zentroaren, HoDARI zerbitzuaren, Arizmendi ikastolaren eta Udalaren laguntzarekin. Elebitan izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin eta ekitaldiaren ondoren pintxo dastaketa izango da.
Autismoaren errealitatea ardatz hartuta nahasmendu hori duten pertsonen, haien senideen eta haiekin lan egiten duten profesionalen bizipenak ezagutzeko aukera izango da. AEN ertz ezberdinetatik landuko dute familiei laguntza emateko, sentsibilizatzeko eta afekzio neurologiko hori duten pertsonen gizarteratzea errazteko, besteak beste. Haien esperientziez, bizipenez, emozio eta gizarte arloko zailtasunez… hitz egingo dute.