Ainara Urrutiak Berako mendi maratoi erdia irabazi du

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 17a, 09:12

Urrutia, helmugan (argazkia: Iker Azurmendi).

Ainara Urrutia aretxabaletarrak Berako (Nafarroa) mendi maratoi erdia irabazi zuen atzo, domeka. Lehen aldiz parte hartu du lasterketa horretan. Hasieratik nagusitu zen eta ez zien aukekerarik eman aurkariei; 2.04.36 izan zen haren denbora.

Gipuzkoako Domusa Teknik taldeko korrikalaria denboraldi bikaina egiten ari da, eta atzo hamar minutu atera zizkion Maddalen Jimenezi, bigarren sailkatuari. Urrutia La Palmako Reventon Trail maratoia irabaztetik zetorren, eta, garaipenarekin konformatu gabe, hemendik bi astera Skurunning lasterketan lehiatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak